XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.1. EUSKAL INDUSTRIAREN BILAKAERA 1991ean

1.1.1. Emaitza Orokorra

1991n, euskal industriak izan duen jokamoldeak, urtearen lehen hilabeteetako egoera adierazle guztien karietara aurreikuspenak egiaztatzen ditu.

1989an hasitako atzerakada ekonomikoa, 1991n baieztatzen da; hauxe da iharduera ekonomikoaren etendura urtea.

1991ko industriako makromagnitude nagusien bilakaerak halaxe adierazten baitu, ez bakarrik Euskal Autonomi Elkarte mailan, baita Estatu eta nazioarteko mailan ere.

Inbertsioan errotua dagoen barne eskariaren uzkurdura dateke industriako ekoizpen eta lanaren beherakada eragin duena.

Euskal Autonomi Elkarteko industriako balio erantsiak % 3,9ko igoera izan zuen 1991n balore errealetan % 2,7 izanik1.442.523 milioi pezetara helduz.

1991n, Eraikuntzak izandako ezohizko portaerak arindu egin zuen gainerako industria sektoreen geldialdia.

Izan ere, Eraikuntza arloa, 1992ra arte Euskal Autonomi Elkarteko krisialdia somatu gabekoa, dermio arruntetan 20,7 portzentaia puntuen balio erantsiaren hazkunde tasekin mantentzen da, % 11,8 ko benetako hazkunde tasa suposatuz.

1.1.1.1. Taula: Industria arloko bilakaera Euskal Autonomi Elkartean, Benetako hazkunde tasak. 1985-1991

Unitatea: % / KONTZEPTUA 85/86 86/87 87/88 88/89 89/90 90/91 / ESTATUA / Industria guztira / Industria eraikuntza ezik / Eraikuntza / Iturria: EUSTAT eta Banco de España.